Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

VOLKSGEIST ILUSTRAZIOTIK NAZISMORA HERRI GOGOA

Joxe Azurmendi

III

VOLKSGEIST

 

      Gutxienez bospasei esparru edo korronte ezberdin beharko litzateke bereizi, Volksgeistaz zentzu pixka batekin jardutez gerotan (Alemaniara mugatuz orain):

      1) Esparru literarioa, gure artean eskuarki ezagunena, ezaguna ezer izatekotan (Schlegel eta Grimm anaiak, etab.); gero, historiaren filosofiako bi korronte, agian aipatuagoak, ez haatik ezagunagoak: alegia,

      2) Historia kultur historia gisa ulertzen duena bat (Herder)

      3) Bestea, historia Estatu historia edo historia politiko gisa ulertuz (Hegel eta hegeldarrak)

      4) Zuzenbidearen Eskola Historikoa (Savigny, Puchta). Abisatu behar da, hemen Humboldt ?Herder eta Hegel bitartean? alde batera utziko dugula, baina ahaztu ezin dela egin.235

      5) Herrien Psikologiako Eskola, gaingiroki baino ez duguna ukituko (M. Lazarus eta H. Steinthal-ek sortua, W Wundt ek birreratua), haren eragina den arren, ene ustean, zuzenean edo zeharka gureganainotsu zinez heldu dena (Men?ndez Pelayo, Unamuno, Baroja, Ortega). Azkenik,

      6) Ikuskatxo bat emanen diogu «v?lkisch» edo nazional deitu mugimenduari —edo mugimenduei—, XIX. XX. Mendeen itzulikoa, nazional-sozialismoaren ataria kontsideratu ohi dena. Volksgeist ez da kontzeptu bakun bat edonorako berdina, antza beraiek pentsatzen, edo besteei pentsarazi gura izaten dutenez, berba terrible hori gustura aipatu ohi duten guretarren batzuek.

     

1. BERBAZ

 

      boza bera236, euskarazko ren antzera, ez da korapilo gabekoa: 1) izan daiteke biztanleria edo populazio bat elkar hartua, biltzarrean adibidez, edo auzoan, nolabait bere forma sozial propioaren markarekin (gr. , lat. ); 2) etorki bereko jendea oro har, positiboki markatu eta diferentziatua  orobat, bere hizkuntzagatik, etab. (gr. , lat. ). Honela hartuta, herria eta nazioa kontzeptuak (1. eta 2.) izan litezke sinonimoak, edo izan litezke ere diferenteak ?hedadura diferentekoak?, baina inoiz ere ez lirateke kontrarioak: Atikan herri/?thnos bereko jendea herri/d?mos Askotan sakabanatua tokikotzen da; 3) baina izan daiteke baita ere edozein ?thnos-etako jende xumea, «hirugarren estatua», goi mailen edo kleroaren kontrara soil negatiboki diferentziatua, ezdeusa (gr. , lat. , ), edo herri xumeko talde bat237, eta orduan herria eta nazioa kontrarioak bilaka daitezke (nazioa berdin noblezia; herria berdin jendilajea, bulgoa)238.

      Frantziako Iraultzaren ondoren batik bat, baina lehenagotik hasita, Volk/herri hitzaren esanahi ezberdinok, eta herri/nazioarenak, elkarri lekua jan nahita ari dira, interes ideologiko eta politikoen arabera. Gainera ez da ahaztu behar, alemanez berbak oso erraz iradokitzen duela besterik gabe, ek jatorrian herriaren hizkuntzan edo bulgarean mintzo den jendea esan gura baitu239. Idazle alemanek, beren hizkuntza «barbaroa» eskola kulturako espresabide bihurtzen hasi direnean (XVIII), kontzeptu gutxi-asko teknikoak adierazteko tenorean, hizkuntza landuagoen gisara jokatzen ahalegindu beste erremediorik ez dute izan, alemanezko hitz-erroak bai, baliatuz, baina frantsesetik kalkatuz gehien-gehienbat moduak eta esanahi zedarriketak. Orduan hasi da gaur duen esanahia zabaltzen, eta ordurako hizkuntza landuagoetan zeuzkan ekiboko guztiak heredatu ditu. Halaxe paratuak dira konposizioak: (ing. en itzulpena), (kontadizo bulgareak), eta (, ). Hau da, nazioa izan daiteke, edo bulgoa, jendilajea, edo populua, jendea arrunt, edo herria, edo tribua, edo are Estatua («V?lkerrecht», «V?lkerbund»). Askotan idazlea esanahiaz inseguru ikusten da (nazionala?, popularra?), insegurantzia bera baliabide bat bilakatzen baita literaturan (euskaraz guri zailtasun frankorekin jazotzen zaigunaren moduan). Hala behin J. Grimm kontzeptuekin jolasean ikusten dugu, eta ohartzen gara, egiaz kontzeptuen esanahia zehazten ari dela: saga herritarrak, dio, «herri-sagetatik, h. d., saga nazionalak, herri-saga bilakatu dira, h. d., herri xumearenak» («und sie aus Volkssagen, d. h., Nationalsagen, Volkssagen, d. h., des gemeinen Volks, geworden sind»)240. Alegia, k biak esan gura lezake, «saga nazionala», herri osoarena eta klase guztien unibertsala, edo, kontrara, jende xumearen esklusiboa (ez klase guztiena). «Herriaren gogoak» haur-kanta apal baten berekitasun «herri-xumetarra» esan gura lezake, edo epopeia harro baten izpiritu gudazale «nazionalista». , berbek ez dute inola ere izaten autore guztietan, ezta autore beraren pasarte guztietan ere, balio bera: herriaren batasun eta osotasuna esan nahi izateko erabiltzen dira batzuetan (berdin Nation)241, beden-beregi jende xumearen partea azpimarratzeko (positibo nahiz peioratiboki) beste batzuetan. Herder-engan hitza, salbu Estatuarenean, beste esanahi guztietan aurkitzen da.

      Schiller-ek erreparatu dio jada « hitz kulunketaria»ren problematikoari242. Gehitzen badiogu germaniar latinizatuaren problematikotasuna, emaitza kontzeptuaren konplexutasun eta problematikotasun guztia da, terminologiko bezala historikoa243. Esan nahi baita jeneralizazioak, inon arriskutsuak baldin badira, Volksgeistaren kontuan direla. Gogora ditzagun, beraz, oinarrizko daturen batzuk kontzeptuaren historiatik.

 

__________________

 

235 Iggers-ek historismo aleman guztiaren eustazpi teorikotzat Humboldt dauka, ik. IGGERS, G. G.,

Deutsche Geschichtswissenschaft. Eine Kritik der traditionellen Geschichtsauffassung von Herder bis zur Gegenwart, M?nchen 1971, 62-85.

236 gudari edo jende armatu multzoa izan el da jatorrian (errus., ).

237 Hala Bach-en Gabonetako Oratorioan Jesus Haurra gurtzera «artzainen herria» () hurbiltzen da, artzain jendea.

zas Ohar zehatzetarako herriaren kontzeptuei buruz grekoz eta latinez (t koinon, plethos, o¡ pollo¡, omilos, ojlos, etab.; gens, etab.), ik. GSCHNITZER, E, art. «Volk, Nation, Nationalismus, Masse» (Altertum), in: BRUNNER, 0. et al. (arg.), Geschichtliche Grundbegriffe, Stuttgart 1984, bol. II, 151-171.-Alemanez en alboan badaude, herri edo bulgoa esateko (gaur kutsu peioratiboz), «Pbel» (fr. ren adaptazio fonetikoa) eta «Plebs». «PSbel» Luterogan oraindik herri xumea da besterik gabe, peioratiborik gabe; balio erdeinuzkoa modernian zehar joan da hartuz, klaseen arteko elkar urruntzearekin. , hasieratik balio peioratiboz, XIX. mendean sartu da, «ProleC eta antzekoen lagunartean.

239 Ik. honetarako guztirako, art. «Volk, Nation, Nationalismus, Masse», in: BRUNNER, 0. et al., Geschichtliche Grundbegriffe. Historisches Lexikon zur politisch sozialen Sprache in Deutschland, Stuttgart 1984, bol. 11, 141-431.

240 GRIMM, J., «Gedanken, wie sich die Sagen zur Poesie und Geschichte verhalten» (1808), in: SCHMITT, H. J., Die deutsche Literatur in Text und Darstellung. Romantik I, Stuttgart 1986, 146. 241 Schiller-ek ordez erabiltzen du la beti (Herder-ek bezala), baina ingirarik ez du «von dem Nationalcharakter der Vlker» mintzatzeko, ik. SCHILLER, E, Siimtliche Werke, Darmstadt 1993, bol. V, 313 («Versuch ?ber den Zusammenhang der tierischen Natur des Menschen mit seiner Geistigen»). lb., 711, «frantsesen nazioa».

242 SCHILLER, E, loc. cit., bol. V, 973 («?ber B?rgers Gedichte»).

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki