Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

TORIBIO ALZAGA. HERIOTZAREN 50. URTE MUGAN. ZENBAIT LAN

Toribio Alzaga

TXINGURRI

 

        Iruditegia gela apain bat da. Atzean ate zabala. Erdian mai txiki bat, bere aldamenian besalki bat eta aurrian alki luzea. Mai txikiaren gañian zakuto txiki bat, barrenean ispillu ta arpegi-margoak dituela. Gañerakoan gelari dagozkion tresnak.

        Atzeko atean Txingurri azaltzen da. Saltoki aundi bateko morroya da. Esku bakoitzean piperpote bat dakar. Iñor ikusten ez duenean oyuka asten da.

 

Txingurri

Etxekuak! Eup! Ez al dago iñor etxian?

(Luak artu ote ditu)

Manuela Joxepa! edo Manuela Berritxu!

(Dan tokiyan dala, ez da ba ixilik egongo)

Manuela Joxepa!

Muturrak austen biali naute, abek ekartzera ta... emen iñor ez. Ederra dek!

Ezin egongo naiz ba ni, nere abek eskuetan ditudala, karranpak jotzeko zoriyan.

A! Maitxo orretan utziko ditut.

(Mai txikiaren gañian uzten ditu)

Ajaja! Ederki! Orain aukeratu dezatela, zeñetatik ekartzia nai duten.

Au El Picadoromen da. Beste au, ez didate esan, baña, banderillerua izango da noski.

Bata, irurogei xentimo, ta bestia irurogei ta amar. Ori da: bata irurogei xentimo, ta bestia irurogei ta amar. Au... bestia... E!... Ori da. .. ori da nik orain ez dakidana. Zein dan irurogeikua, ta zein irurogeitamarkua.

Ba emen sartu naizenian mingañan puntan neukan gero...

(Atzeko atera juan eta mingaña erakutsiaz)

Ate onetatik igarotzerakoan ementxen neukan... eta orain...

(Baztar guzietara begiratuaz)

Ez naiz ba halere gogoratzen.

(Berriro mayera alderatuaz)

Txingurri, ederra egin dek!

Baña, nolanaire, Pikadoria, banderillero xixtrin bat baño geyago izango da, ta garestiago. ¿Nola ez ba? Pikadoria zapel aundi ta zaldi ta guzi... Gañera, pikadoria bada, geyago pikatuko du. Jakiña ba: «esa corta más pica». Ori ba, «más pica», geyago pikatzen duela. Ta garestiago izan biar. Beaz banderillerua irurogei ta amar xentimokua izango da, ta pikadoria larogei ta amarrekua.

Jaunak, etxe hontan sartzen diran piper-potiak! Berriz ere egongo dira bai piper-miña baño erriago. Piperren ordez, odolkiya naikua jango balute, lasayago biziko lirake.

Lasayago... ez dakit. Etxiari ez diyote beintzat askorik begiratzen. Lasai alenak! Au dek kuxidaria, au! Non ote dabiltza...

(Oyuka)

Manuela Berritxu! Bestietan ni agertu ordurako emen etortzen da Txingurri gora, ta Txingurri bera, ni txuliatu nayian... eta gero...

(Berriz oyuka)

Manuela Berritxu! Ezta zantzurik ere. Beste iñor ez bada, ni izango naiz orduan etxe ontako etxekoandre. Bai, bada. Besterik ez bada. Ea etxekoandre bezala exeri nadin.

(Mai aldameneko besalkian exertzen da) Ederki exertzen da gero emen. Gure auzoko Mikela Anttoni, kaltzeta egiñaz eman exeriko balitz, ia zer luak egingo lituzkeen! Zurrunga ederrik aterako luke! Ea gaur, gaur bezala, ez liyoke iñork entzungo. Etxe ontan ez beintzat.

(Mai gañeko zakutoa ikusi ta artuaz)

E! ¿Zer da gauza polit au? A! Andre ta andereño aberatsak erabiltzen dituzten zakutoak. Nik ere orrelako batekin ondo emango nuke gero.

(Altxa ta andereñoen antzera pixka bat ibiliaz)

Bai noski, piper potiekin baño «elegantiago» beintzat.

Ez dakit nik gure nagusiyak zergatik ez dizkigun abetakuak erosten, orain bezela gauzak ageriyan eraman gabe. Aixtiyan ere, abekin netorrela ukalondo atera zait, eta ala diyo: Oi, pikadoria; ¿Korrida al dezute? Ez; Elizan sartzia diagu.

(Berriro exertzen da)

Ez du gero utsa egon biar. Irikitzen asmatuko banu! iKlaxka! E! ¿Zer da hau?

(Ixpillu txiki bat ateriaz)

Ixpillua! Polita gero. Ya zer diruitan.

(Bere burua ixpiluan ikusiyaz)

Au gizonaren sasoya. Onen bikaintasuna, onen liraintasuna, onen lerdentasuna.

Moñoño!! Ta ala ere mutiltzar egon biar. Gaurko eguneko neskatxak ez dakit begiyak non dituzten, onelako «proportziyua» galtzeko.

(Zakutua usmatuaz)

Beste zer edo zer geyago egon biar du emen.

(Margo gorri bat ateratzen du)

Oi! ¿Zer da au? Makil-goxua edo mataza edo orrelako zerbait dirudi.

(Eskua igurtziyaz)

Ara! Margo gorriya da ta. Andereñoak ezpañak gorritzeko erabiltzen dutena. Nik ere ez nuke gero gaizki emango ezpain gorriyakin. Ikusi biar degu bada.

(Ezpañak gorritu, ta ixpiluan begiratuaz)

Oso panpoxa, oso panpoxa!

(Berriro mazalak eta abar gorrituaz)

Ez dakit oraintxe, marama edo pailasua ote dirudidan. Makiñabat andereño ibiltzen dira ni orain bezala, pailaso diruditenak, eta ala ere, «irresistibles» daudela esaten dute.

Ni ere etxekoandre apañ askua nagola esango nuke. Bixita bat baletorke ere «presentablia» nagola deritzait.

(Bat batetan altxa ta bixitak baletozke bezala)

A! Emen dugu Andre Bixenta, bere alaba pertxentarekin. ¿Nola gera, nola?

(Ama alabai musu ematen balio bezala)

Egunetik egunera panpoxago zaude.

(Alki luzia eskeñiaz)

Exeri bitez, exeri bitez.

(Bera lengo besalkian exertzen da)

Ementxe negon piper pote abekin. Txingurri, gizaseme galbai batek oraintxe ekarri dizkigu... Gizaseme galbaya, gure neskame Manuela Joxepak deitzen dio. Guk ez; ez, ez Txingurri! Ondo gizaseme egokiya ta xaleroxua da. Esango nuke. Eta neskame bargaska orri berriz, etxeko guztiyak «Manuela Berritxu» deitzen diogu.

(Bestiak zerbait esan baliote bezala)

A, bai! Andre koipe-lustre ori, bere alaba makarrosarekin. Berriketan banan banakuak dira; ta alabari dagokiyon mutilik ikusten badute berriz, ez da zezenik oyek bezala jarraitzen dionik. Gu beintzat ez gera orrela izan. A, gure etxian, ez, ez! Baña ama alaba oyek, zaudete ixilik, labezomorruak dirudite ta...

(Ateko zintzarri ots labur bat entzuten da)

Oyei abestu bezayoteke

(«La cucaracha»ren eresian abestuaz)

Labezomorro, labezomorro, ezin ibili leike.

(Ateko zintzarri ots luzeagoa)

Ez bitez larritu; atia irikita du donzellak.

(Bestiak zerbait esan baliote bezala)

Donzella guk? A, beti. Guk etxian beti izaten ditugu «Donzellak, krabak eta txilibituak».

(Zintzarri otsa oso luzea)

Baña, zer da zalaparta au? Txintxarria purrukatzen biar dute.

(Atze aldera juanaz)

¿Ez al dakite etxian sartzen, ni sartu naizen bezala?

(Batetan geldituaz)

A! Oraintxe gogoratzen naiz! sartzerakuan, neronek atia itxi det. (Aurreratuaz)

Ederra egin diagu! Ea, Manuela Joxepa izango da.

(Zintzarri otsa oso gogor)

Bera da, bai. Manuela berritsu! Senargayarekin arkituko zan; kontu potxoluak alkarri esaten asiko ziran; nere laztana, nere kuttuna, nere pinpilinpauxa... ta... ta... etxera etorri, ta atia itxiya... ta orra, nola, Manuela Joxeparen lardaskak jakin ditugun. Arrapatu degu!

(Abestuaz)

En el zapo tiene el anka

En el zapo tiene el anka

(Zintzarri otsa gogor)

Eta zintzarria, mingaña bezin arin dantzatzen du. Ba, ba, lenbizi beintzat piper potien tratua bukatu dezagun.

(Mai onduan potiak erakutsiaz)

Batzuek hogeitabost zentimo, ta...

(Zintzarri otsa len baño gogorrago)

Ta... Berritxu!... ta bestiak berrogei ta emezortzi...

(Zintzarri otsa)

Ez da ixilduko berritsu ori. Ez bost ta ez emezortzi, ta ez ogei, ta ez zintzarri.

(Zintzarri otsa berriz)

Zintzarri orrek buru guziya nastu dit; ez det ezer asmatuko. Onena izango da, nere piper potiak artu ta galdetzera juatia.

(Piper potiak artzen ditu. Zintzarri otsa)

Banian, banian.

(Atzetik juaten da ta beriala karraxi ikaragarri bat entzuten da. Txingurri berriro atzean azaltzen da, ta Manuela Joxeparen antzera, marruak egiten ditu)

Aaaai! Aaaai! Txingurri ikusi duelako orrela ikaratu, ta orrelako marruak atera. Elefantia agertu izan balitzaio, zer egingo ote zuen. Aaaai! Aaaai! Txingurri batengatik.

Ni, eguneroko arpegiarekin azaldu natzaio.

(Mai aldera urreratuaz)

Bai bada, eguneroko arpegi... E! Ezpañak gorritu ditudalako ote da!

(Piper potiak mai gañian utzita)

Orduan, andereñoak mutur gorrituakin etxe onetara etortzen diranian, zergatik ez da asten marruaka? Guk ere ori egin biar genieke. Neskatxa bat kalian ikustian, ezpain eta masail pintatuakin, aaai! asi biar genuke.

Neskatx oyetan yayoenak ere, ez luke bada nik baño obeto pintatuko. Ezta alderatzeko ere.

(Zakutotik ixpillua artuta)

Begiratu besterik ez dago. Mutur au... Ez luke obeto pintatuko, ezta Morrillo eo Marillo eo zalako arrek.

Baña, Manuela Berritxu ez dedin ikaratu, zerbait antolatu egin biarko degu. Berriz ere marruaka ez dedin asi, eztarriya kraxkatzeko zoriyan.

(Margoak artu ta margotuaz)

Emendik asiko naiz. Ementxe punto bat. Emen enbidotxo bat, bost geyago, ordago, kiero, bota...

Bateko ezpata baño dotoriago jarri naiz. Orain piper potiak artu ta an ziak Txingurri.

(Piper potiak artu ta atzetik lasterka juaten da

Ezkutazapia jexten da)

 

AMAIA

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki