Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

HARAGIAREN GAUAK ETA EGUNAK

Joan Mari Irigoien

        Teofilo Maria, Damaso, Domingo, Maria Bibiana, Gabino eta Ada, horra Orbetarren etxeko seme-alabak, Nazario eta Reginaren askazia jarraitzera datozenak: sinesmen sindo eta oinarri sendoetan finkatutako sendia... baina eraikuntzarik gotorrena ere kordoka daiteke, halako batean.

 

        Orbetarren sagako bigarren liburukian, protagonisten nortasun eta berezitasunak ezagutuko ditugu, bakoitzaren ametsak eta ekintzak, nahiak eta ezinak, eta, etxekoen gorabeheren bitartez, XX. mende hasieratik 36ko gerrara bitarteko mugimendu eta gertakarien lekuko bihurtuko gara.

 

        Joan Mari Irigoienek gonbidapen berezia egiten digu irakurleoi, bidaia narratibo luze honetan partaide izan gaitezen,bertako pertsonaien abenturetan barneratuta haien bizipen eta sentipenen kide sentituko garelakoan.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki