Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

BURU TA ZIOAK

Fito Rodriguez

gizarteak ez ditu erraz onartzen

beren betebeharra

behar bezala

konplitzen ez dutenak

baina norberari,

duen zaletasuna,

arnodioa bezainbeste,

onartu nahi ez izatea

ezinezkoa zaio.

 

Baina esana eta idatzia desberdinak dira

Nota hartzea,

berez,

notizia ematea

bezala,

«noscere»

aditz latinotik

erakarritako

hitzak

direnez,

ezaguera

dute adieran.

 

norberaren ahalegin handiak...

ez du ziurtatzen

idazkia, irakurria

izango dela,

ezin du ziurtatu

ustezko irakurlea

edota irakurleria,

baina idaztea

ezaguera berritzea

den neurrian,

ezaguera berritzea

den neurrian,

gauzatzen den

bakoitzean da

ezaguera berri.

 

 

gizarteak ez du erraz onartzen

berba eta izkribuen artelzo borroka,

baina hori ere

argudio bide etengabea

eta ezaguera

da.

 

Baina esana eta idatzia desberdinak dira

Lokuzioak

eta

idazkunak

ez dira gauza bera.

Izan ere,

biak ala biak

kontraesanak

izaten dira,

horregatik

sortzen dute

ezagutza.

 

norberaren ahalegin handiak...

eta etsipenak

omen dira

idazkuntzaren

bidaideak.

Asko idatzi da,

aski idazten al da?

Betiko noten araberako

bestelakoturiko interpretazio

berriztatua

izaten baita idazkera.

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki