Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

AZUKRE XEHEA, GATZ LARRIA

Mikel Hernandez Abaitua

        Hogeigarren mendeko 70etan hasi eta hogeita batgarren mendearen hasieran bukatzen den kronika sentimentala da Mikel Hernandez Abaituak eskaintzen diguna liburu eder honetan. Literatura, musika, politika... Dudarik ez da idazlea bera ezagutzeko balio digula kronikak, bizi izandakotik ari baita, baina hori baino gehiago eta garrantzitsuago da: urte horietan Euskal Herria nolakoa zen eta gu nolakoak ginen ulertzeko lagungarri saihestezina da.

        Batzuetan azukre xehez goxatua datorren arren ez da falta, ordea, gatz larririk, baina ez dira oroitzapen alferrikakoak, adin bateko irakurleari bere oroitzapenen atea zabalduko baitio, inoiz itxi gabeko zauriak ere agertuko zaizkiolarik. Zer beste egin behar du oroitzapen liburu batek?

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki