Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

JAIONE

Dorleta Urretabizkaia

        Neska baten jaiotza momentu beretik hogeita hamabost urte bitartean gertatzen den istorioa da. Esne eta marrubiz betetako haurtzaroa istripu garratz batek suntsitu eta zulo beltzetik ateratzeko biziko duen prozesua kontatzen duena. Mundua betaurreko beltzekin ikusten duen neska gaztea zentzurik gabeko bizitza grisean aurkituko da, bikote harreman luze baten amaieran eta ezezagun baten eskutitzak izango dira zentzua bilatzen hasteko aitzakia emango diotenak. Iragana atzean utzi eta Bartzelonara abiatuko da erantzun bila.

        Hiri zaharraren lurrin berriek bere iragana aireztatuko dute eta biziko dituen esperientziek, ezagutuko dituen pertsonek eta maitasun berri batek jaiotza berri bat eragingo dute dagoeneko emakumetu den neskarengan. Mundua betaurreko gorriz ikusten duen emakumea bilakatuko da zentzudun bizi berri bati hasiera emanaz. Baina jaiotzak heriotza dakar eta heriotzak jaiotza behin eta berriz...eta istorio honen protagonista jaiotzeko hil da eta hiltzeko jaio da.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki