Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

UR ARREAK, UR GARBIAK

Joan Mari Irigoien

  Maisua eramanda gero, lehenengo bizpahiru segundotan, ikasleak isilik geratu Binen gelan, mutu, nor bere lekuan zirkinik ere egin gabe, harik eta zuk erran zenuen arte:

  —Kapelua, kapelua ... !

  Hantxe, bai, don Erasmoren kapelua, don Erasmok berak mahai gainean ahantzia ... !

  Eta zu aulkitik altxatu, korrika batean kapelua zeureganatu, atea ireki, kanpora atera, eta oihuaa atera zinen, Satur:

  —Kapelua, don Erasmo, kapelua ... !

  Eta orduan bai, ikaskide guztiak jauzi batean mugitu Binen lekutik: batzuk, leihoetara jotzen zutén ikasmahaien gaineaa, eta bertze batzuk -gutienak, ni tartean-, zuk zabaldutako aterantz.

  Eskolatik kamioietarainoko bide erdia egina zuten don Eras mok, don Jaimek eta bere bi gizonek, eta laurak paratu ziren gibe lera begira, zure oihuak entzun bezain laster.

  Eta haiengana heldu eta maisuari eman zenion ontto itxurako kapelua.

  —Esker mila, Satur... —erran zizun.

  Eta bazentozen berriro bueltan, kamioitik norbaitek oihu egin zizunean:

  —Satur!

  Penano Muzkiriz zen, bere besomotza goian zuela.

  Eta zu jiratu eta kamioirantz abiatu zinen, don Erasmo, don Jaime eta bi erreketeen gibeletik.

  Heldu zen don Erasmo kamioira, igo zen kaxa handira Pena noren eta bertze atxilotu baten laguntzarekin, eta zu hantxe geratu zinen, Penanori begira ... Eta bazirudien Penanok zerbait erran behar zizula, baina buruzagi militarra zirudienak aurrea hartu, eta halaxe hitz egin zuen, harro eta ozen:

  —Zer egiten du mutilkozkor horrek hemen ... ? Txapelgorrietarik bat istantean hurreratu zitzaizun, erraten zizula:

  —Ez al diok kapitainari entzun ... ? Zer egiten duk hik hemen ... ?

  Hitzak mihian toteldu zitzaizkizun arren, ulertzeko moduan adierazi zenion txapelgorriari zeure desira:

  —Pe-pe-penanok deitu dit, eta ka-ka-kamioian i-ibili nahi nuke ni-nik ere, run-run eta run-run ...

  Larri zeunden, eta, larri ikusi zintuenean, Penanok poltsikotik harmonika atera zuen, erraten zizula:

  —Harmonika agindu nian, eta harmonika hiretako, Satur! Ez baitirudi ehun urte betetzera noanik ...

  Eta Penanok kamioitik harmonika bota zizun ... hain fortuna gaiztoarekin, non, zuk bi eskuak luzatu zenituenean, bertze erre kete bat aitzineau baitzitzaizun, aho-soinua bere egiten zuela, irrien artean.

  Erreketeak kanpokoa behar zuen, zeren haren aurpegia ez bai tzitzaidan ezagun egiten... baina, hura ezaguna nahiz ezezaguna izan, zuk zeure harmonika eskuratu nahi zenuen, eta, arriskua neurtu Babe, zuzenean jo zenuen harengana, haserre antzean: -Ekarri harmonika, Penanok niri eman dit-eta! Erreketeak, ordainean, bularrean jarri zizun fusila. -Alde hemendik! Bertzenaz...

  Erreakzio haren aitzinean, nora ezean bezala geratu zinen zu, harik eta Penanok oihu egin zizun arte:

  —Hire bizitzak ene harmonikak baino gehiago balio dik, eta hoa lehenbailehen hemendik, heure bugattian ... !

  Eta don Erasmok erran zizun:

  —Bai, itzuli eskolara, eta akaba ezak nik paratutako lana ... ! Eta orduan bai, jiratu eta lasterka egin zenuen eskolarantz, ziztu bizian, run-run eta run-run, heriotzaren itzala gibeletik bazenu bezala ...

  Arnasestuka iritsi zinen gugana. Eta segidan, gelan sartu, eta ikasmahai batean eseri zinen.

  Handik gutira, kapitainak bere aginduak eman, eta motor-ho tsak aditu genituen; gero, aitzina egin zuten bi kamioiek, auskalo nora, viva España eta viva Cristo Rey...

  Eta ate ondoan geundén ikasleak eskolan sartu, eta ikas mahaien gainean zeudenak bertatik jaitsi ziren. Eta, oharkabean, guztiok bildu Binen zure ingurura, Satur.

  Eta zuk, beldurraren eta pozaren arteko begitartea erakusten zenigula, erran zenigun:

  —Ikusi duzue ... ? Hil egin nahi izan naitek, baina neure bugat tian egin zieat ihes!

  Ondoren, guztiok Estanisi begira geratu Binen, zeren hura bai kenuen Berra kontuetan gelako jakitun eta espezialista.

  Ene anaia Tomásek galdetu zion:

  —Zer gertatuko zaie maisuari, Penanori eta bertze guztiei?

  Eta Estanis, Saturri begira eta ahotsa dar-dar, halaxe mintzatu zen:

  —Hobe guztiek Saturren bugattia hartu eta ihes egin izan balute...

  Ondoren, ikasleok plazara jalgi, udaletxeko harrizko jarleku luzean eseri ... eta berant Babe aditu genituen urrunetik zetozén tiro-hotsak eta dunbadak, baita haren oihartzunak ere, menditik mendira jauzika, harkaitzetarik harkaitzetara, ibarraren bihotza dar-dar. Eta, orduan, guztiok elkarri begiratu genion, hitzik egin Babe ... hitzik ezean ezinezkoa balitz bezala burutik pasatzen ari zitzaiguna.

  Eta, isiltasun astun hura hautsi nahian-edo, ene anaia Tomasek erran zuen:

  —Zerak zera agindu ziguk, etxera joateko, eta ni etxera noak ...

  —Ni ere bai —erran zuen ene bertze anaia Pedrok.

  Eta berdin erran zuen bertze batek ondotik, bertze batek eta bertze batek ...

  Eta ni ere etxera nindoan, neure anaien gibeletik, baina ohartu nintzenean, bat-batean, zu ez zinela gurekin udaletxeko jarlekuan egon, gibelera egin nuen eskolarantz, non lanean aurkitu baitzintudan.

  —Zer egiten duk hor, Satur. .. ? —galdetu nizun.

  —Maisuak lana akabatzeko erran zidak, eta ...

  —Nahi al duk laguntzea ... ?

  —Bai.

  Baina, ni zure ondoan jarri bezain laster, lapitza alde batera utzi eta negarrari eman zenion.

  Eta erran zenidan:

  —Penanoren harmonika kendu zidak txapelgorri alu horrek, eta ez Sanson eta ez Moises ez zaizkidak laguntzera etorri ... Negar egin nuen nik ere. Gero erran nizun:

  —Hago lasai, Satur. Neuk erregalatuko diat bertze harmonika bat noizbait ...

  Hamar urte nituen nik, zuk hamaika.

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki