Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

BERTSO ETA POEMA HAUTATUAK

Indalezio Bizkarrondo, Bilintx

KONFESORIAGANA

 

Konfesoriagana

joan zan Marzelina,

gero konfesa zedin

hartzera dotrina;

bainan guztiz gorra zan

Marzelina hori,

Ez zion kasik hitzik

aditzen inori.

Apaizak, beste gauza

batzuen hurrena,

galdea egin zion:

«Zein da seigarrena?»

Gaixoak, nola zan hain

gorrera haundikoa,

galdetzen ziolako

«Zein da Jaungoikoa?»

erresponditu zion

ahal zuen lehenena:

«Da pentsatu liteken

gauzik ederrena.»

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki