Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

ESKU EZKERRAZ

Antonio Casado da Rocha

EUSKALTAOISMOA

 

 

Hustu dugun botilatik

Errioxako tantatxo bat

erori da paper honetara,

 

bere aldapa ñimiñoaz

ardoak irrist egin du

borobilaren barnean

 

eta sedimentuaren

jaitsierak yin yang bat

osatu du moreaz,

 

gure ikur bihurtuta:

 

zirimiria batean,

sargoria bestean,

hanburgesak eta sushia,

 

freskura (ura eskutik

eskura) eta izerdia

(Ekiren zuku horia),

 

igandeko goiz ederrak

eta astelehenekoak,

euskara eta erdara,

 

behar-beharrezkoak biak.

 

 

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki