Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

ENTSEGU LITERARIOAREN BIDEAN

Fito Rodriguez

  Entsegua, literatur eskola arautuan, nola landu eta zertarako argitzea izan da liburu honen xedea. Saiakera den moduan esperientzia pertsonaletatik abiatzen da (literarioak barne...), aipu, erreferentzia, gogoeta eta guzti, zeren eta, aipuetatik (beste testuetatik...) sortu izan da entsegugintza genetikoki eta, bide batez, aipuak sorraraziz garatzen den genero literarioa da saiakera.

  Baldin eta irakatsi nahi dena saiakera literarioa bada, hura zer den eta harekin ikasgelan zer nolako lan didaktikoa egin beharra dagoen da argitu beharra dagoena.

  Saiakerari buruzko ikerketa honek, beraz, alde literarioa eduki arren, alde pedagogikoa ere badu, izan, eta, horren ondorioz, entsegua ob jektu pedagogiko gisa ulertu beharko dugu. Hau da, ikasgelan, helarazten dugun testu tipo edo ikasgaiarekin batera, beste mota bateko metatestuak ari gara lantzen, ezinbestean. Horregatik, saiakeraren irakaskuntzan murgiltzen garenerako aukeratuko ditugun testuez gain, gurekin bat eginik egongo dira (guztiz agerian egon ez arren...), literatur teoriak, hautu didaktikoak eta irakaslearen jarrerak nahiz ahozkotasuna bera. Hori dena izango da saiakera eskolaratzean objektu pedagogiko deituko duguna eta, horretaz, doa, irakurle, testu hau.

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki