Euskararen Donostia PatronatuaDonostiako Udala
Donostiako euskal idazleak
Liburuetako testuak
Liburuetako testuak

 

BIKTIMARI AGURKA

Fito Rodriguez

MARMOKAREN TXANELA

 

Medusak ez ditu kalparrak buruan sugeak baizik. Hori da Medusaren zigorretako bat. Bortxatua izateagatikzigorradak jasotzeko bebartua. Hiltzera kondenatua bere begien mezu mindua bezain mingarria ezin izan baitzuen inork jalan. Biktimaren begirada.

 

BIKTIMA

inork ez du izan nahi.

LE RADEAU DE LA MÉDUSE

A VICTIM is something nobody wants to be.

BIKTIMA inork izan nahi ez duena da.

A VICTIM is a being nobody wants.

THÉODORE GÉRICAULTek irudikatu zuen honela.

 

OINAZEA, minik izan ez du inork nahi, alamena eta sufrimendua ez dira gauza bera, oinazea minaren bizipena baita haren herentzia da sufrikarioa, pairamena, eramankizuna...

OINAZEAZ jakin-mina minaren jakintza bilaka daiteke.

 

MINA interesgunea, oinazea jakingura,

BIZIGRINA, BIZIGOGOA da.

 

OINAZEAK

Mututu egiten gaitu, itsu bihurtu eta entzumena kaltetu. Zorigaizpekoak arrangura galarazten dio bizitzaren bizierari.

Oinazearekin batera dena galtzen baita eta min Buen landare bilakatzen gara.

OINAZEAK egin egiten gaitu baina zer egiten dugu oinazearekin? Ikaragarria dena bizitza da.

Eta bizia galtzea.Baina hau ez da baieztapena, galdera baizik: Zer egiten dugu oinazearekin?

ABIAPUNTUA kezka dugu. Kexa da abian.

Zer egiten dugu oinazearekin? Zer egin? Norberaren minaz. Bestearen sufrikarioaz. Bere hartan onartu besterik ez al dago? Gizakiok, berez, minaren minez bizi behar al dugu? Edota minaren aurka, oinazeari aurre egiten, alamenaren kontra, pairamenduarekin borrokan, etsi gabe, ez abere, gure bizitzaren jabe?

Gizajende dena gizagaixo? Gizagajo gizaginik besterik ez al fiara besteekiko? Gizaki guztiok gizakoi? Gizartean dago mina gizarte-oinazea dagoenean.

Eta dagoeneko, gizamina gizarteoinazea da.

Gezamina.

 

MINA politikoa da politika-minak jota dagoenarentzat soilik? Politika gizarte mina arintzeko behar al dugu bakarrik?

Politika zuzenak zuzenbidea behar al du?

Gizartean norberak oinazeasaihesteko eskubidea al du? Harremanik ba al dago zuzenbidearen jardunaren eta pairamenduaren artean?

Tarte horri artez ala berez egokitu behar al zaio...?

Edozein politikak, lege multzo denek, oinazeari buruzko irizpideak, iritsibideak, eskaintzen, ezartzen, behartzen ditu.

Zuzenbidearen bihotzean, Politikaren mamia, Oinazea egoten da.

BAINA mina, nork bere buruari nahiz batak bestari eginiko galdera dugu.

Jendearengan eragina duen politikara eta zuzenbidera gerturatzeak, oinazera eramaten gaituen bidea ezagutzera garamatza eta xendra horretan baleko estratak bidatz zaharrak edota erreiak badira.

Aintzakotzat hartu ohi diren oinazeak eta batere balio ez dutenak.

Nagusien mina, haien beharrak, baititugu Politikaren bihotza menpekoen oinazea bide galduetan desagertzen den bitartean.

Herriko plazan dugu jende printzipalaren oinazea ikusgarri, auzo ezezagun bezain ilunetan dago, lauso eta ikusezina, jende xeheena.

Oinazearen muntak edo motak ez du garrantzirik, nork pairatzen duen baizik.

Ezin da izan sinestun jendearen oinazean baino eta hura ahalbidetu duenaz.. .

 

OINAZEA izugarria izaten da baina itzurgarria ere bada.

OINAZEA baztergarria dugu.

OINAZEAK egiten dira.

OINAZEAK ostu egin ditzakegu.

OINAZEAK desagerraraztea da ene sinesmen bakarra.

OINAZEAK bazterrarazteko modua da nik bilatu nahi dudan bidea.

OINAZEAK ez baitira norbanakoarenak soilik erabat eragindunak baizik edo agindutakoak.

Eta aginpide haiek, ezkutuko eragin gaiztoak dira aire ahalegin aginduak zokoratu nahi dituztenak.

 

Liburuaren orrialdera itzuli
Donostiako euskal idazleak Idazleak alfabetikoki Idazleen kronologia Liburuak alfabetikoki