Inicio > Euskara platerean > Gastronomiaren entziklopedia txikia

Gastronomiaren entziklopedia txikia

[ A / B / D / E / F / G / H / I / J / K / L / M / N / O / P / R / S / T / U / X / Z ]

AHO

Hura zen bazkaria!

aho-xuri

Ura zan, ura, Zeru-Goieneko ao-xuriak asetzeko salda aberatsa!

(Pierre Lhande. Yolanda, 1921)

gustuaren eta zaporearen portalea

Emaztetako egiteko hunetan bere buruaz kontu ona eman nahi duenak, behar du ian-edanetik ere begiratu. Behar du neurriz iatera, edatera, eta gustuaren eta zaphorearen portalearen ahal bezanbat zerraturik edukitzera enseiatu. Sine Cerere et Bacho friget Venus, dio Terentziok. Ogirik eta arnorik ezten lekhuan, hotz da Venus: ezta han amurusiarik, eta ez emazte gutiziarik. Errana da, haragiaren plazera, amorio desordenatua, sua bezala dela; eta su haren egurrak ian-edanak direla. Edeki iatzotzu beraz egurrak, ian ezazu guti, eta edan gutiago, eta halatan, edo ezta sua pitztuko, edo pitztua fite iraungiko da.

(Piarres Axular. Gero, 1643)

[ A / B / D / E / F / G / H / I / J / K / L / M / N / O / P / R / S / T / U / X / Z ]