Inicio > Euskara platerean > Literatura

Literatura

GEROAGO PAGATUKO DIAT

Orixe, Santa Kruz Apaiza, 1929

 

BEHI

 

        Non zebilen Santa Kruz? Aritxulegi aldean hiru egunez; baino baserriz baserri zebilen gauez, baserritar liberalai ta haien ispia edo konta-katiluai ikara emanez. Honi txekor bat kendu, hari behi bat hil, beleen gisa ibili ziran hiru egun haietan. Halako baserri batean hots egin zuten. —Nor da?-ta —"mikeleteak"—. Atea zabaltzearekin ezagutu zun etxekoandreak ez zirala, ta ikara lauorrian gelditu zan. —"Jende prestua gera"—, ta ikuiluan aurrera sartu ziran, behitegiraino. Behi eder bat jo ta bota zuten, egun batzutako haragia biltzen zutela. Hotzak atera nahiean su-ondoan eseri ziran eta gaztain erreak jan zituzten. Etxekoandrea larri izan behar zun, senarra etxera arte. Halako batean bildu zan. "Zenbat balio zun behi horrek?" galde egin zion apaizak. —Honenbeste. —"Geroago pagatuko diat: oraingoz makil-zartako ederrak hartu bear dituk ispia edo kontakatilu egiten habilelako". Baita eman ere. Egun eta eguzki ez omen zan gehiago ispiazkoan ibili.