Inicio > Euskara platerean > Errezetak

Errezetak

AINGIRAK SALTSAN

Euskaldun Kozinera, zeinarekin nornahik kozina ona errexki egin baitezake. Baiona, 1864

AINGIRA

 

        Behar da tipula xehatua fritatu. Ken zazu kasola sutik eta eman kuilera on bat irin uzten delarik puxka bat gorritzerat. Trenpatzen da emeki-emeki bi baso ur et baso bat arnorekin. Emaiten da aingira lehenik suan pasaturik, frottaturik eta xehaturik; uzten da egosterat eta emaiten zaizko ogi axalak xigorturik eta kuilera bat sukre.