Inicio > Euskara platerean > Errezetak

Errezetak

BELARKI EDO MENESTRA

Argia, 1921

BELARKI

 

        Gertu itzazu nahi dituzun barazki edo berdurak. Horietatik batzuek azkenengo orduan jarri litezke, ez hala beste batzuek, aurrez-aurrez egosita eduki behar dira eta.

        Eduki itzazu bada egosita alkatxofa, esparragu eta letxu hostoak, bakoitza bere aldetik.

        Egosi dirala? Jarri itzazu zartagian urdaiazpiko puskak eta erregosi edo prejitzen diran bezela, mahira atera behar dezun erratilu edo kazuelan jarri, eta zartagian gelditu dan koipean erregosi, lehenengoz lursagar edo patata berriak, gero irinetan igaro edo pasatako alkatxofak, eta azkenez letxu hosto bildu eta irin eta arrautzetan igaro edo pasatutakoak.

        Zartagi hartan bertan, tipula txikitu eta erregosi edo prejitu, eta koilarakada bat irin erantsi, eta irina pixka bat iluntzen danean, ardo txuri eta salda erantsi, gero kutsu edo saltsa hori bahean igaro edo pasatu, eta barazki edo berdurak dauden erretilura bota; ordurako esparragoek erratiluan jarrita egon behar dute.

        Eta azkenez ordu betean egiten eduki.