Inicio > Euskara platerean > Errezetak

Errezetak

HARAGIZKO ERROZKA

Kozinan ikasteko liburua, txit bearra famili guzietan. Tolosan, Eusebio Lopez-en moldiztegian, 1889

 

        Urdai-azpi zati anditxo bat urdai gizen pixka batekin, eta ganaduaren hankako haragia ongi txikitua, eta tipula txikitua prejitu, hoiei bola, eta arrautza ongi batituakin guzia nahastu, eta masa hau ipini bedi manteka ongi berotua daukan moldean, masa alde guzietan igual edo berdin geratzen dan moduan; ipintzen da molde hau surtan, azpitik su gutxi eta taparen gainean su biziagoa ipiniaz; ondo prejitu dala deritzanean, uzten da hoztutzen, eta berriz irakin erazi nahi zaionean, ipintzen da saldan egosten, salsa guzia irin tostatuarekin lodituaz.