Errezetak
LEGATZ ISATSA LABEAN
Argia, 1921
Hartu legatz isats bat, eta ondo garbitu eta gatz pixka bat gainetik bota.
Kazuela luze batean jarri, eta mantekilla, olio pixka bat, limoi, lursagar edo patata xerrak erantsi.
Ondo xamar egina dagoenean ogi-irina eta perrexil xehetua erantsi, koipe asko baluke kendu, eta salda pixka bat gainetik bota.