Inicio > Euskara platerean > Errezetak

Errezetak

LEGATZ OKORE EDO PASTELA

Argia, 1921

LEGATZ

 

        Legatz puska on bat ebaki eta ondo garbitu.

        Gero puska hori egosten jarri porru, perrexil eta tipul buru bat lagun ditula.

        Egosi danean, hezur txiki eta haundik kendu eta hezur gabeko legatz hori ondo xehetu.

        Zukontzi edo sopera batean jarri eta libra eta erdiko legatz puska bada, bi arrautz osoak ondo astinduak eta tomate pixka bat erantsi, eta kaparroi edo alkaparra batzuek ondo txikituak ere bai.

        Horiek danak ondo nahastu eta elkontzi edo molde bat, gurin edo mantekillaz (olioa ere berdin da) igurtzi, eta legatz xehetua han sartu.

        Gutxi gora behera ordu  eta laurdenean labean eduki, ertzetatik askatu arte.

        Ontzitik atera eta okore edo pastel honi gainetik nahi bada bota tomatea ala saltsa maionesa.