Inicio > Euskara platerean > Errezetak

Errezetak

OILASKO KROKETAK

Euskaldun Kozinera, zeinarekin nornahik kozina ona errexki egin baitezake. Baiona, 1864

KROKETA

 

        Bi oilasko egos eta ongi xeha xuri guziak; gero ongi xeha xingar azpikia, aratxekia eta karrotak, frita burra puxka on batekin, gero eman irin poxi bat eta taza bat esne. Guziak ongi egosi direnean, pasa zaitzu zetabe batean; botatzen dutzu kulis hortarat oilasko haxixatuak; egiten tutzu buletak, gero inguratzen tuzu ogi mamian, hausten tutzu hirur arroltze, joiten tutzu xuria eta gorringoak, trenpatzen dutzu buletak, pasatzen dutzu berriz ogi mamian eta fritatzen olio onean edo burran.