Inicio > Euskara platerean > Errezetak

Errezetak

XIKIRO BULARRA

Euskaldun Kozinera, zeinarekin nornahik kozina ona errexki egin baitezake. Baiona, 1864

ZIKIRO

 

        Egosarazazu ongi pastanagre eta porruekin, hezurrak ken, eta farzi haxixa xingar azpiki, ogi mamia eltzean trenpatu, tipula guri eta exalota poxi batekin eginik: haxixa fritazazu zartainean ogi mamia gabe eta hau gero eman. Gero bularra panazazu eta fritaraz. Ezarrazu kasola batean xingar azpiki gizen eta ginarri urin guti batekin, tipula eta pastanagre xerrakatuak. Gorrastatu direnean, ezarrazu exalota eta utz gorrastatzerat; perrexil buketa, kuilera bat irin. Emazu ur beroa eta bi kuilera arno. Onddoak, kornixonak edo kaprak. Iraz zazu eta eman bularraren gainerat.