Adina: +7 años.
Pinocchio aske den haur baten istoria da, inolako konplexu edo aurreiritzirik ez duena, soka motzean lotzen zaila eta erabat bihurria. Halare, ez du batere tolesdurarik. Geppetto, aita baten zuhurtziaz, haurraren heziketaz zeharo arduratuta dago. Pinocchio, ordea, haren aginduei muzin egin eta hainbat abenturatan nahastuko da. Bizipenok helduaraziko duten arren, erabat jota amaituko du, eta sekula ahaztuko ez duen mugaraino iritsiko da. Honakoa, La Baldufak Carlo Collodiren testu originala oinarri hartuta egindako berrirakurketa da.
Informazio gehiago La Baldufa-ren webgunean.