Itsasoan bezala, bizitzan ere naufragioak izaten dira.
Itsasoan hondoa jo, kroskoa zatitu, ekaitza pairatu, olatuen kolpea jaso edo besterik gabe txalupak hondoratzen diren bezala, bizitzan ere, hondoa jotzen dugu, bihotza kraskatu edo patuaren kolpearengatik itotzen gara.
Eta itsasoan, batzuk erreskatatuak edo igeri eginez kostara iristen diren bezala; bizitzan ere batzuetan, onik irteten gara.
Baina ez ahaztu, azkenean, erremediorik gabe, urperatuko garela eta ordura arte naufragoak izango garela.