Haur txikientzako sormen tailerra psikomotrizitatea lantzeko eta koloreekin jolasteko. Gaur taldeko zenbait artistaren unibertso bisualean murgilduko dira: Chillida, Zumeta, Amable Arias
Tailer hau martxoaren 17an eta 18an egongo da. Egun bakoitzean bi saio egongo dira, bakoitza adin tarte batentzako.
11:00etan 1-2 urtekoentzat. AGORTUTA (Museoko bazkideentzako lekuak bakarrik geratzen dira).
17:00etan 3-4 urtekoentzat. AGORTUTA (Museoko bazkideentzako lekuak bakarrik geratzen dira).
Sarrerak salgai martxoaren 1etik aurrera. pertsona bakoitzak bi familientzako txartelak hartu ahal izango ditu, gehienez.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.