Ruper Ordorika ahots bereziko kantaria dugu, bere ezaugarrien artean: testu bikainak eta musikaltasun oparoa. Disko ezagun handiak osatu ditu bere kantuekin, eta beste hiru, kantu zaharrekin, Hiru Truku taldean.
Oraingoan Ruper Ordorika bakarka ariko zaigu: gitarra eta ahotsa.
Era elektrikoan nahiz akustikoan mugak gainditzeko gai den musikaria da.