Potxin eta Patxin artistak itsasertzeko usainak liluratuko ditu, salitrea azalean sentituko dute eta bertako ohiturak ekarriko dizkigute gogora, gazteenen jolasak eta nagusienen lanbideak ezagutaraziko dizkigutelarik. Arrantzalerik aurkituko dute? Surflaririk? Arraunlaririk? Gurutz gorrikoak ere beharrezkoak dira. lanbide hauek jolas bihurtuko dituzte ikusleak parte hartzera bultzatuz. Hondartza, arrokak eta kaia dira itsasertzeko herrietako bizitzak izan dituen gunerik bereizgarrienak.