Haurren hizkuntza ohituretan eragitea da egitasmo honen helburu nagusia. Helburu hori lortzeko, jolasa da gure oinarrizko bidea. Euskarazko jolasen transmisio zuzena herri edo auzoetako parke zein plazetan egiten da, jolaserako diren eremu baitira.
Bertaratzen diren haurren adinaren arabera, bi talde osatzen dira, honela, txikienekin jolasak familia giroan eginez eta handienekin, berriz, lagunartean. Ondo pasatu eta modu horretan haurrek euskarazko jolasak eta bitartekoak jasotzen dituzte modu ez kontzientean eta eraginkorrean.