Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Eragina al du entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira gure erreferenteak? Zergatik irauten dute kantu batzuek gure gogoan betiko? Zenbat zor diogu literaturaren eta musikaren lankidetzatik sortutako kantagintzari? Zergatik ez dugu kantatu emakumeek idatzitakorik? Eta bihar, zeri kantatuko diogu?
Liburuaren aurkezpena Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedaren eskutik. Hitzaldi musikatua.
Antolatzaileak: Plazara Goaz, Donostia Kultura