Konposizioa artelan batean dauden elementu plastikoak antolatzeko modua da, eta hauek hartu behar ditugu kontuan: oreka, masa banaketa, simetria, argia, kolorea... Kontzeptu hau erraz ulertzeko forma geometrikoak erabiliko ditugu. Koadroetako gorputzek osatutako formak ikusi eta gero, tailerrean, gure gorputzarekin espazioan hartzen dituen forma ezberdinak esperimentatuko ditugu.
Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketarekin lotutako jarduera.
Haurren adina: 6-12 urte.
Sarrerak salgai museoan jardueraren hilabeteko lehen egunetik.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.