Espazio garbi eta perfektu batean materia bitxi bat sortzen da: txokolate-tabletak. Bertan bizi da tokiko errutina eta ordenarekin pozik bizi den emakume bat. Ezustean iritsiko den lagun kanporakoi, dibertigarri eta oldarkorrak hankaz gora jarriko du hasierako unibertso aseptikoa.
Egun batean, bi pertsonaiek ezohiko gauza bat egingo dute: txokolatea probatu, dastatu, gozatu! Bat-batean, dena aldatuko da.
Informazio gehiago: Teatro Paraíso.