Desagertu
Berpiztu
Gorputz ezberdin batean esnatu
Leku ezberdin batean agertu
Gorputz eta espazio berriak eraikitzeko eta hauek bizitzeko era berriak imajinatzeko tailerra da hau. Mutaziorako tailerra dugu. Ezaguna baztertu eta egite forma berriak desioaren bitartez aktibatu.
Ane Rodríguez Zaitegi eta Maider Aldasoro artistei zenbait gai proposatu diegu: denbora, bizitzaren zikloak, urtaroak, erritoa, iheskortasuna ... Hemendik abiatuta familekin sormen tailer ezberdin bat partekatuko dute Heriotza. Ante la muerte erakusketarekin lotutako jarduera honetan.
Haurren adina: 6-12 urte.
Sarrerak salgai museoan jardueraren hilabeteko lehen egunetik.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.