Anoetan jokatuko den Real Sociedad-en eta Athletic Club de Bilbao-ren arteko partida dela-eta, Bertso Derbiaren beste edizio bat egingo da, bertsoak, futbola eta zaletuak elkartuko dituen festa.
Hamaikakoak honako hauek osatuko dituzte:
Real Sociedad: Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Amets Arzallus Athletic de Bilbao: Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Xabi Paya. Gai-jartzaile: Iker IriarteOtsailaren 3ko oharra: Donostia Kulturaren leihatiletan (Victoria Eugenia Antzokia eta Antzoki Zaharra) eta Realaren dendetan agortu egin dira gonbidapen guztiak. Halere, baten bat geratuz gero, Antzoki Zaharreko leihatilan egongo da eskuragarri arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Antolatzaileak: Real Sociedad Fundazioa, Fundación Athletic Club
Laguntzaileak: IES Usandizaga BHI, Donostia Kultura