Noiz hasten dira haurren arteko gatazkak eta elkartzeak? Ze momentuetan ematen dira gatazkak eta zein izan daiteke, hauen aurrean, helduon jarrera? Zelan jarri daitezke arauak eta limiteak zigorrik eta mehatxurik gabe?
Elkargune honetan, momentu horiek ikasketa prozesu eta garapen autonomo bihurtzeko gakoak emango ditugu, 0-3 urte bitarteko haurrekin segurtasuna, egonkortasuna eta errespetuan oinarritutako elkarbizitza bat sortuz.