DESIRA talde bizkaitarrak rock freskoa eta eguneratua sortu dute. Eskarmentu handiko musikari hauek talde ezagun askoetarako lan egin dute: Etsaiak, Zenttric, Urtz, Mocedades, Band Jovi (Bon Joviri tributoa) eta hainbat taldeetarako, mota ezberdinetakoak.
Abesti propioak eta euskeraz abestuak dakartzan diska honek DESIRA izena du, taldeak bezela. Eta lehenengo lan hau argitaratzen duen disketxea Promulam Records (La Fuga, Leize, Tako, etab.) da.