Lau Haizetara izeneko txabola batek babesa eskaintzen die, arrazoi desberdinak medio, gerturatzen diren animaliei. Haize bakoitzak animalia bat ekarriko du, dantzatzeko poema bat, jolasteko poema bat eta ikusteko poema bat, urtearen zikloa osatzen den bitartean. Kontakizun natural batean integratuko dira elementu guztiak, emanaldian parte-hartze zuzena suspertzen delarik.
Itziar Zubizarreta eta Taun taun teatro taldearen emanaldia. 4-7 urte dituzten haurrentzat. Saioan haurrak gurasoekin edo arduradunekin egongo dira.