Ordua heldu da, atze-oihala zabalik, argiak prest. Drakula Buruz Behera antzerki lana hastera doa baina...Oh! Sorpresa! Antzezleak desagertu dira, eszenografiaren arrastorik ez eta jantziak ez dira inondik agertzen.
Zer egingo du zuzendariak egoera katastrofiko honen aurrean? Ikuskizuna bertan behera utzi? Ez, inolaz ere ez! Irudimena erabiliz eta pertsonaia berezi baten laguntzarekin, gure zuzendari ausartak banpiro odolzalerik ezagunaren istorioa inoiz ez bezala kontatuko digu, izan ere, kosta hala kosta, ikuskizunak aurrera jarraitu behar du beti.