Artzaintzaren inguruko ikus-entzunezko berria jarri du museoak erakusketa iraunkorreko "Tradizioak bizirik dirau" atalean. Bertan artzaintzarekin lotutako aspeltuak errepasatzen dira Fermin Leizaola etnografoaren parte hartzearekin: ofizioaren aldaketa, ezaugarriak, artzainen bizimodua...
Horrekin lotuta, artzaintzaren inguruko erakustaldiak egongo dira museoko klaustroan:
Apirilak 24, 17:00. Hots tresnen erakustaldia Soinuenearen eskutik Apirilak 25, 17:00. Performancea. Laurita Siles. Mutur-beltz elkartearen eskutik. Apirilak 26, 17:00. Artzaintza: bizipenak eta kontakizunak Apirilak 27, 11:00. Gaztagintza erakusketa eta dastaketa.Erakustaldi hauez gain, haurrentzako tailerrak egongo dira ere Pazko Astean (apirilaren 23tik 26ra) eta apirilaren 9an Fermin Leizaolaren hitzaldia.