Wikimedia familiako egitasmoak ezagutu eta sakontzeko lantegia proposatzen dizuegu. Goizean hainbat saio antolatuko ditugu (oinarrizkoak batzuk, teknikoagoak besteak) eta, arratsaldez, saio praktikoa burutuko dugu: euskal komikiak wikitzeko lansaioa. Wikidataren superbotereak baliatuko ditugu horretarako, euskal komikigintza jaso, antolatu eta behar bezala bistaratzeko tresnak guztion eskura jarriz.
Informazio gehiago: https://labur.eus/EfQ86
Lantegi hau elkarlanean antolatu da: UEU, EWKE , ALDEE eta Hirikilabs.