Badira bi urte pasa Luis Mari Mujika euskal idazlea hil zenetik. Bere inguruan bizi eta lan egin dugunok, EGAN eta Adiskideen Elkartekoak eta familiakoak, omenaldi xume eta hurbil bat egitea erabaki dugu. Ezin ukatu berak euskaraz egindako lan guztiak omenaldi bat eta gehiago ere merezi duela.
HIZLARIAK:
– Kepa Mujika
– EAE-ren izenean Gillermo Etxeberria
– Nerea Mujika (Luismari-ren alaba)
– Luis Haranburu
– Paulo Iztuetaren hitzaldia: “Luis Mari Mujika nire bihotz-begietan”
Oharra: Amaieran “Luis Mari Mujika gure bihotz-begietan” liburua banatuko da.