Koldo Izagirreren liburuan oinarritutako bertso saioa.
Oroitzeko daukagun indarraren araberako mundu bat interpreta genezake bertsotan, bertsoa tresna unibertsala delako. Bertsolarien gorazarrez eraikitako artelan multzotxo bat daukagu Euskal Herriko geografian barrena. Bertso-harriak dira, bertsolaritzaren ondare fisiko eta sinboliko bat osatzen dute.
Informazio ugari iristen digute zeharbidez, bertsolarien harri publikoak bisitatuz gogoeta mordoxka egin genezake politikaz, arteaz, hirigintzaz, memoriaz eta, jakina, bertsolaritzaz.
Azaroaren 29tik abenduaren 4era Euskararen Egunaren inguruko jarduerak egongo dira San Telmo Museoan. Ikusi hemen eskaintza osoa.
Euskararen Eguna Donostian, auzoz auzo.
Antolatzaileak: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua, San Telmo Museoa, Bagera Euskaltzaleen Elkartea, Mintzanet