Itzalak argia behar du, eta argiak itzala. Gaur egun, itzalek geroz eta harrera handiagoa dute antzerki eta ikuskizunen munduan. Eta jadanik, haurren heziketa prozesuan berezko balioa ematen hasi zaio. Haurrei zuzendutako ekimen honetan, haurren irudimena, jolasa eta sormena lantzeaz gain, bolumenak, geometria eta espazioaren kontzientzia lantzeko aukera ezin hobea da. Material erraz eta erabilgarriez euren elementuak sortuko dituzte, ondoren, oihalaren atzean inprobisatu eta esperimentatzeko aukera izanik.
Adina: 5-12 urte
2 txanda: 17:30ean eta 18:30ean
Info +: Zurrunka Teatro
Sarrerak doan banatuko dira Kultur Etxean bertan, egun berean 17:00etatik aurrera, beti ere edukiera bete arte.