Goiz batean, Tsanko Petrovek, trenbideetako langileak, diruz betetako poltsa bat aurkituko du trenbidean. Poliziari abisatzea erabakiko du. Garraio Ministerioko agintariek, korrupzio kasu batengatik egun horietan egunkarietako lehen orrialdean ageri direnek, Petrov saritzea erabakiko dute bere jokabideagatik, era horretan berri on bat emateko asmoz. Eskumuturreko erloju bat oparituko diote ekitaldian, eta daramana kenduko diote: aitak oparitako Glory bat. Bere erlojua berreskuratzen saiatu bitartean, galdu egin dutela jakingo du. Hemen hasten da bere erloju zaharra eta bere duintasuna lehengoratzeko ekingo dion borroka.
Jatorrizko izenburua: Slava.
Urtea: 2016
Zuzendariak: Kristina Grozeva, Petar Valchanov
Aktoreak:Stefan Denolyubov, Margita Gosheva, Milko Lazarov, Kitodar Todorov
Herrialdea: Bulgaria-Grezia
Jatorrizko hizkuntza: Bulgariera
Gaia: Korrupzioaren aurkako borroka, erronka bat Bulgariarentzat
Iraupena: 101 min.
(Hizkuntza: bulgariera euskarazko azpitituluekin)