Ion Errea fisikari donostiarrak "Supereroankortasuna, markak hausten" hitzaldia emango du. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Materialen Fisika Zentroko (CFM – CSIC-UPV/EHU) ikertzaile eta irakasle hau DIPCeko kidea da, eta supereroaleetan aditua den aldetik, jakintza-arlo honen erronka handian lan egiten du: supereroaleak giro-tenperaturan lortzea.Azken urteotan ulertu da hidrogeno-konposatuetan posible dela supereroaleak lortzea ia giro-tenperaturetan, baina presio oso-oso altuetan. Ezagutza horretan aurrera egiteko, materialen propietateen azterketa teorikoa eta kalkulu-gaitasuna ezinbestekoak dira.
2018tik, Ion errea Materialen Teoria Kuantikoko ikerketa-taldeko burua da.Bere ikerketa lerro nagusia zenbakizko metodoen garapenean ardazten da, solidoetan propietate konplexuak ─adibidez, efektu kuantiko edo bibrazio atomiko ez-harmonikoak─ deskribatzeko eta material supereroaleetan aplikatzeko.Ferrariok bezala, Erreak ere jaso du Europako Batasunaren ERC Starting Grant beka, proposamen zientifiko berritzaileak dituzten bikaintasunezko ikertzaile gazteen karrerak bultzatzen dituena.
Hitzaldia modu birtualean emango da DIPCen Webinar aretoan: tiny.cc/Zientziakutxa.
DIPC-ren webgunearen bitartez ere sartu ahal izango da.