Espazioa geurea egitekotramankuluak sortuko ditugu saio sorta honetan. Espazio berriak eraiki, bizi eta deseraikitzen jolastuko gara, Medialaben egon eta hau zeharkatzeko modu ezberdinak esperimentatuz. Jolaserako eta esperimentaziorako une eta gunea sortzeko saiakera izango da, espazioarekin zein ingurukoekin harremantzeko modu berriak probatuz.
Urriak 8 -- Itzalekin esperimentatzen
Itzali argia, piztu fokua eta begira gure itzala! Harekin jolastuko dugu, forma ezberdinak eta gorputz berriak sortzearekin esperimentatuz.