Sinopsia:
Sukaldeak istorioz beteta daude. Sukalde tresna zaharrak armairuetan pilatzen dira. Egur labeek gela berotzen dute neguko egun hotsetan. Pastel usaina dute askok. Oraingo honetan, ordea, galtzagorri bat atera da hauetako batetik. Lurralde urrun batetik datorrela dio, bertan basoak errauts ari dira bihurtzen. Sua soroetara zabaltzen ari da eta herriak ere arriskuan daude.
Adina: + 6 urte
Areto Nagusia.
Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako okendokulturetxea@donostia.eus-era bidali beharko da eskaera. Ikuskizuna baino 5 egun lehenago eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago bukatuko da gonbidapenak eskatzeko epe hori. Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 urtekoak barne.