Hiru ipuin kontaketa saio berezi eskainiko dira, teknika eta baliabide ezberdinak erabiliz.
Seigarren edizio hau, iaz bezala, Galtzagorri eta Haur Liburutegi Nagusiaren elkarlanaren ondorioz garatuko da.
Dohainik. Izena eman behar da.
12:00. Ane Gebara. Oihaneko tira-birak. Abenturaz betetako ipuinen bidez, oihaneko mila txoko ezagutuko ditugu. 6-9 urte. BETETA 17:30. Ixabel Agirresarobe eta Jaione Albeniz. Dantzipuinak. Dantza eta ipuina elkarrekin uztartuko dira. Kontaketa honetan egoera larri, xelebre eta barregarri ugari izango dira. 9-14 urte. BETETA 19:00. Joxemari Carrere. Hiru urak. Joxe Zabala marinela bizitzaren pasarteak eta istorioak joango dira bere ahotik irteten, botila hustu bitartean. 15 urtetik aurrera eta helduak. Izena eman
Informazio gehiagorako: haurliburutegia@donostia.eus
Antolatzaileak: Galtzagorri Elkartea, Donostia Kultura.