AEB. Zuzendaritza: David Schmoeller. Ekoizpena: Hope Perello, Charles Band / Full Moon Productions. Gidoia: Joseph G. Collodi. Argazkia: Sergio Salvati. Musika: Richard Band. Muntaketa: Tom Meshelski. Aktoreak: Paul Le Mat, Irene Miracle, Matt Roe, Kathryn O'Reilly, Merrya Small, Jimmie F. Skaggs, Robin Frates. Iraupena: 93 min.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
André Toulon titiritero ospetsu bat da. Egiptoarrek faraoien garaian erabili zuten formula bat aurkitu du hark. Hala, formula horren bidez, posible da hilei bizia ematea, kasu honetan bere panpinei, odol egarri diren izaki hiltzaile bihurtuko direnei. Nazi nostalgikoen talde bat bere aurkikuntzaren atzetik dabil, eta haiek inguratuta bere buruaz beste egingo da Toulon. Urte batzuk geroago, botere psikikoak dituzten lau pertsona hotel batera deituak izan dira. Charles Bandek ekoiztu duen film honek ematen dio hasiera gaur egungo beldurrezkoaren saga emankorrenetako bati ?orain arte beste hamar film gehiagok osatua?.