Kutxa Ekoguneak bat egin du Gau Beltzaren ospakizunarekin, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, Euskal Herriko tradizio zaharrak berreskuratzeko asmoz sortu baita.
Kalabazak hustu, aurpegi-forma eman, kandelak piztu, ilunpean sartu… eta jendea izutu. Gau Beltza heriotzarekin eta hil ziren gure komunitateko pertsonen oroitzapenarekin lotutako jaia da, baina naturarekin, berdintasunarekin, gure beldurrekin dugun loturaz ere hitz egiten du: umorea, algarak, garrasiak, irriak eta negarrak, festa, adiskidetasuna, lagunartea.