Esanezin Ianire Aranzaberen (Altzagarate, 1999) proiektu musikala da, Oriol Flores (Bartzelona, 1979) esperientzia handiko musikari eta bateria-jotzailearen laguntzaz lehen urratsak ematen ari dena.
Alde batetik, Ianire dugu, musikaren panoraman hasiberria; bestetik Oriol, eskarmentu handia duen musikari eta zehatzago esanda bateria jotzailea; Izaroren bateria jotzailea izan da eta Olimpia, Idoia Asurmendi edota Miqui Puig-ekin ere lan egin du.
Orain arte Esan Ezin (Leire Berasaluzeren kolaborazioarekin) eta Altzagarate singleak argitaratu ditugu.