Pandemia garaian nola filosofatu? Zer pentsatu datozen erronken eta eraldaketen aurrean? Galdera horiek erantzuteko, eta bide batez Nazioarteko Filosofia Eguna ospatzeko, 4. urtez jarraian antolatu da Pentsatu Jaialdia, Agora Elkartearen eta Joxe Azurmendi Katedra proiektuaren arteko lankidetzan, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzaren laguntzaz. Landuko diren gaiak besteak beste: animaliekiko harremana, guda, COVID-19, askatasunaren eta segurtasunaren arteko gatazka.
Bideoak, testuak eta gida didaktikoak Pentsatu!k duen webgune berrian daude eskuragarri. Talde lana errazteko, izena aurretik eman behar da filosofiaelkartea@gmail.com helbidera idatziz.
Aurtengo egoera dela eta, jaialdia on line egingo da.
Antolatzailea: EHU Kultura.