Landarbaso Abesbatzaren musika tailerrak kontzertu didaktikoa eskainiko die Gabonak Zuretzako programan, 6 urte baino gehiagi haurrei, euren hizkuntza erabiliz eta erakargarria den formatu batean. Kantua ardatz hartuta eta pianoz eta perkusioz lagunduta, haurrak zirku musikal baten lekuko izango dira. Estilo desberdinak abestuko dituzte, kantuekin batera gorputz-adierazpena izango dute, eta, amaitzeko, gorputz-perkusioa izango dute, jarrera- eta ahots-higiene ona bereganatuz modu ludikoan.
Ahotsa: Maddalen Dorronsoro
Pianoa: Oier Etxaburu
Perkusioa: Landarbaso Abesbatza
Adina: + 6 urte
Areto Nagusia.
Oharra: Aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako okendokulturetxea@donostia.eus-era bidali beharko da eskaera. Ikuskizuna baino 5 egun lehenago irekiko da epea izen emateko eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago bukatuko da epe hori. Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 urtekoak barne.